Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Ekainaren 10ean gurasoei zuzendutako Udalekuen inguruko informazio saioa antolatu du Mendaroko Udalak
2021·06·08
Ekainaren 10ean gurasoei zuzendutako Udalekuen inguruko informazio saioa antolatu du Mendaroko Udalak
- San Agustin Kulturgunean kokaturik dagoen Gaztelekuan izango da 18:00etan.
- Guztira 102 haurrek eman dute izena. Bi txandetan udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, goizeko 10:00ak eta 13:00ak bitartean.
Datorren ostegunean, ekainak 10, Mendaroko Udalekuen inguruko informazio saioa antolatu du Udalak. Izena eman duten haurren gurasoei dago zuzenduta eta San Agustin Kulturguneko Gaztelekuan izango da 18:00etan. Udalak gurasoei bertaratzeko deia luzatzen die.
Guztira 102 haurrek eman dute izena. Lehen txandan, ekainaren 21etik uztailaren 2ra burutuko dena, 56 haurrek eman dute izena, eta bigarrenean, uztailaren 5etik 16ra, 46 haurrek. Bi txandetan udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, goizeko 10:00ak eta 13:00ak bitartean.