Albisteak
Atzealdea

Ehunka zuhaitz kimatuko dituzte Mendaron urte amaierara arte, arriskuak saihesteko

Lanak herrigunean garatu dira orain arte, eta abuztutik aurrera Mainuzka, Garagartza edo Trinitateko parkean burutuko dira lanak, beste hainbaten artean.

2020·07·15


Ehunka zuhaitz kimatuko dituzte Mendaron urte amaierara arte, arriskuak saihesteko

  • Lanak herrigunean garatu dira orain arte, eta abuztutik aurrera Mainuzka, Garagartza edo Trinitateko parkean burutuko dira lanak, beste hainbaten artean.
  • Iñaki Arregui, alkatea: “Parke eta Lorategien zerbitzua lanean ari da prebentzio-lanak indartzeko eta zuhaitzen garbiketa hobetzeko. Segurtasuna bermatu eta herri atsegina eta zaindua izatea da jomuga”.

 

Zuhaitz kimaketa lanak abian dira Mendaron. Aurreikuspena da, urte amaierara bitarte, ehunka zuhaitz kimatu eta zaintzea, herritarren segurtasuna bermatze aldera.

Lanak herrigunean garatu dira orain arte, eta abuztutik aurrera Mainuzka, Garagartza edo Trinitateko parkean burutuko dira lanak, beste hainbaten artean. Zehazki honakoa da plangintza:

  • Abuztuko lehen astean kimaketa eta sasiz garbitzeko lanak egingo dira ibai inguruan.
  • Abuztuko bigarren astean zuhaitzen puntak moztuko dira Mendarozabal Plazan.
  • Abuztuko hirugarren astean Mainuzka kalean egingo dira lan berberak.
  • Irailean Trinitateko Parkean kimaketa lanak burutuko dira eta baita hainbat zuhaitz ordezkatu ere.
  • Azaroan, berriz, Garagartza atzealdean zentratuko dira lanak, garbiketa eta kimaketa lehenetsiz.
  • Abenduan aurreko hilabeteetan burututako lanen jarraipena eta txukunketa egitea da aurreikuspena.

Parke eta Lorategien zerbitzua lanean ari da prebentzio-lanak indartzeko eta zuhaitzen garbiketa hobetzeko, abisuak eta premiazko jarduerak mugatzeko, eta arrisku-inausketez gain, aurten ehunka zuhaitzen mantentze-lanak egingo dira. “Segurtasuna bermatu eta herri atsegina eta zaindua izatea da jomuga” adierazi du Iñaki Arregui alkateak.