Link interesgarriak

Atzealdea EEE Energiaren Euskal Erakundeak 9.235 euroko diru-laguntza eman dio Mendaroko Udalari Ikastolan 96 eguzki-plaka instalatzeko

• Udalak 48.090,34 euroko inbertsioa egingo du guztira, BEZa barne. Instalazio horri esker, efizientzia energetikoa lortzeko urrats berriak egin ahal izango dira, eta urtean 3.400 euro aurreztuko dira energiaren kontsumoan.

2021·07·07


EEE Energiaren Euskal Erakundeak 9.235 euroko diru-laguntza eman dio Mendaroko Udalari Ikastolan 96 eguzki-plaka instalatzeko

  • Udalak 48.090,34 euroko inbertsioa egingo du guztira, BEZa barne. Instalazio horri esker, efizientzia energetikoa lortzeko urrats berriak egin ahal izango dira, eta urtean 3.400 euro aurreztuko dira energiaren kontsumoan.
  • Ekilor enpresa arduratuko da instalazioa egiteaz, eta lanak udan egingo ditu, Ikastolaren itxiera aprobetxatuz.
  • Iñaki Arregui, Mendaroko alkatea: hau da Mendaron horrelako instalazio bat egiten den lehen aldia, eta helburua da energia berriztagarrietarako bidean aurrera egitea, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta Mendaro udalerri berdeagoa, ekologikoagoa, jasangarriagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa izan dadin.

 

Trantsizio energetikoaren bidean eta efizientzia energetikoaren aldeko apustuan, Mendaroko Udalak energia berriztagarrietarako jauzia egin du, eta lehen aldiz jarriko du martxan udalerrian azken horiei lotutako instalazio bat.

Zehazki, eguzki-panelak jarriko ditu Ikastolako teilatuan, 96 guztira. Aurrekontua 48.090,34 eurokoa da (BEZa barne), eta horietatik 9.235 euro Energiaren Euskal Erakundeak finantzatuko ditu.

Ekilor enpresa arduratuko da instalazioa egiteaz, eta lan hori uztailetik aurrera egingo du, ikastetxea udan itxita dagoela aprobetxatuz.

Instalazio honen helburu nagusia energia-eraginkortasunerantz aurrera egitea da, eguzki-plakei esker energia berdea lortuko baita aipatutako eraikina hornitzeko. Gainera, plaken angeluak (teilatuaren angelua 10º izango da) goizeko eguzkiari probetxua ateratzeko aukera emango du, horrela ikastetxeko energia-kontsumo handieneko orduak hornituz.

Gainera, sortutako energia soberakinarekin 500 metroko erradioan dauden udal eraikinak hornitu ahal izango dira.

Horrela, eguzki-plakek eskaintzen duten teknologiari esker, plakek sortzen duten energia-korrontea korronte alterno bihurtuko da, eta zuzenean kontsumitu edo sare energetikoan sartu ahal izango da; horrela, urtean 3.400 euro aurreztuko dira energia-kontsumoan.

Era berean, Mendarok efizientziarako eta iraunkortasunerako bidean aurrera egitea ekarriko du. Izan ere, Udala energia berriztagarriak instalatzeko eta kontsumitzeko lanean ari da, eta eremu horretan alternatibak eskaintzen ari da, Mendarok eta mendarotarrek bide eman dezaten. Beraz, instalazio horrek sortzen dituen datuak kontuan hartuta, Udalak instalazio hori udalerriko beste eraikin batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko du.

"Mendaron horrelako instalazio bat egiten den lehen aldia da, eta helburua energia berriztagarrien bidean aurrera egitea da, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta Mendaro berdeagoa, ekologikoagoa, iraunkorragoa eta ingurumena errespetatzen duena izan dadin", esan du Iñaki Arregui alkateak.