Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Edukiontzi marroiaren erabilera berria maiatzaren 12tik aurrera
2025·05·06
Asteburu honetan, larunbatean, informazio-karpa jarri zen, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jaso eta zituzten zalantzak argitzeko. Horrez gain, maiatzak 8, 9 eta 10 Lokal Txurian (Jubilatuen etxearen ondoan) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.
Txartel marroia derrigorrezkoa izango da Mendaroko hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko maiatzaren 12tik aurrera. Debabarreneko Mankomunitateak sustatutako neurri honen helburua biohondakinen kudeaketa hobetzea eta hauen bereizketa eraginkorragoa sustatzea da.
Sistema berrira egokitzeko prozesua errazteko, informazio-karpa bat jarriko da asteburuan, larunbatean, txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak eta herritarren zalantzak argitzeko asmoz.
Horrez gain, maiatzak 8, 9 eta 10 Lokal Txurian (Jubilatuen etxearen ondoan) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.
Garrantzitsua da ondorengo informazioa kontuan hartzea:
- Orain arte poltsa konpostagarriak eskuratzeko txartela erabiltzen zutenek, etxean jasoko dute txartel marroia, informazio-gutun batekin batera.
- Txartelik ez dutenek, berriz, aipatutako data eta ordutegietan informazio-bulegoetara joan beharko dute hura eskuratzeko.
Arreta-ordutegia: Lokal Txurian (Jubilatuen etxearen ondoan)
Ostegun eta ostiralean: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00
Larunbatean: 10:00 - 14:00
Ildo horretan, Mendarok aurrerapauso bat emango du hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta birziklapen-ohiturak sendotzeko, herritarren inplikazioa sustatuz eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarren arreta bulegoetara gerturatu edo 629 031 252 telefonora dei daiteke.