Albisteak
Atzealdea

e-liburutegia zerbitzua etxetik liburuak irakurtzeko

Liburutegira joan beharrik gabe, e-liburutegia plataformaren bidez, etxetik liburuak irakurri daitezke.

2020·04·08


Mendaroko Udalak, COVI19-aren garaian, jakinarazten du badagoela liburuak etxetik irakurtzeko aukera bat.

 

1.- e-Liburutegia, streaming bidez, ordenagailu bitartez edo gailu mugikorrak direla medio, eduki digitalak irakurtzea errazten duen plataforma bat da.

 

2.- e-Liburutegi zerbitzua erabili ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi bateko bazkidea izan behar da.

 

3.- Lehenik ondorengo helbidean sartu:  http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

 

4.- Erabiltzailea: Txarteleko bazkide zenbakia, eta Pasahitza: Mendaroko posta kodea adierazi.

 

5.- Hala ere, identifikatzeko arazorik baduzu, idatzi mezu bat ondorengo emailera: liburutegi@mendaro.eus

 

6.- Erabiltzen den gailuaren arabera, laguntza ondorengo manualetan aurkitu daiteke: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/descarga-en-epub

 

Bestalde,  online irakurtzeko aukera ere badago. Hau da, deskargatu gabe (erabiltzaile zenbakia eta pasahitza beti sartuta).

Online irakurtzeko aukera deskargatzea baino askoz zuzenagoa da, baina internet-a izatea derrigorrezkoa da kasu honetan.