Albisteak
Atzealdea

Debabarrenan 2020ko lehen seihilekoan sortutako hondakin kopurua %2 jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta

2020ko lehen 6 hilabeteetan 15.090 tona hondakin bildu dira eskualdean, 2019an baino % 2 gutxiago.

2020·07·30


Debabarrenan 2020ko lehen seihilekoan sortutako hondakin kopurua %2 jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta

  • 2020ko lehen 6 hilabeteetan 15.090 tona hondakin bildu dira eskualdean, 2019an baino % 2 gutxiago.
  • 2020ko lehen seihilekoan 200 errefusa tona gutxiago eta 55 tona organiko gehiago bildu dira 2019ko lehen seihilekoan baino.
  • Birziklapenak gora egin du ontzien eta egurraren zatikietan, baina behera beirarenean eta tamaina handikoetan.

 

Debabarrenan 2020ko lehen seihilekoan sortutako hondakinen kopurua %2 jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta. Jasotako frakzioei dagokienez, edukiontzi griseko errefusa edo frakzio ez-birziklagarria 200 tona murriztu da, hau da %3 jaitsi da, 2019ko datuekin alderatuta. Edukiontzi marroian jasotako frakzio organikoak 55 tona egin du gora, hau da, %2ko hazkundea izan du. Ontziak eta egurra %10 hazi dira, beira %7 eta tamaina handiko ontziak %25.

Mankomunitateak eskualdeko birziklatze-ohituren balorazioa egin du 2020ko lehen sei hilabeteei dagokienez. Azpimarratu duenez, "garrantzitsua da gogoratzea Debabarreneko hondakinen kudeaketa ere aldatu egin dela Covid 19ren pandemiaren eta alarma egoeraren ondorioz". Konfinamenduaren hilabete zorrotzenetan, gaika bildutako hondakin organikoen kopuruak gora egin zuen, baita ontzien eta plastikoen kopuruak ere. Hala ere, beira jaitsi egin zen ostalaritza-establezimenduak ixtearen ondorioz, eta hondakin handiak ere murriztu egin ziren, zerbitzua maiatzaren 18ra arte geldirik egon zelako.

 

 

 

Ekaineko datuak

Mankomunitateak adierazi duenez, "ekainean hondakinen arloan ere normaltasun berrirako pausoak eman diren arren, lehen seihilekoko datuak apirilean eta maiatzean bizi izandako egoeraren araberakoak dira". Ekainean, aldiz, gaikako bilketaren ehunekoa %55,87 izan da. Errefusaren zatikiak 25 tona egin du behera 2019ko datuekin alderatuta, eta bio hondakinek 8 tonako hazkunde apala izan dute.

Mankomunitateak azpimarratu nahi du "hondakin guztiak edukiontzietan utzi behar direla, gaika sailkatuta, edukiontzietatik kanpo uzten diren hondakinak ez baitira birziklatzen." Halaber, gogorarazi du hondakin organikoak edo bio hondakinak edukiontzi marroira bota behar direla, eskualdeko hainbat puntutan jarritako makina banatzaileetan eskuragarri dauden poltsa konpostagarrietan.