Link interesgarriak

Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du

● Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan dago. Mankomunitateak 180,72€ inbertituko ditu 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino %0,13 gehiago.

2020·12·16


Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du

  • Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan dago. Mankomunitateak 180,72€ inbertituko ditu 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino %0,13 gehiago.

  • Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak nabarmendu du “ahalegin oso berezia egin dugu kalitatezko hondakin bilketa eta kale-garbiketa zerbitzu ak mantentzen; are gehiago Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean. Birziklapen datuak goruntza doaz, eta Mankomunitatean 2030 Plan Estrategikoan zehaztu dugu %70 birziklapen tasa helburu gisa hamar urtean. Bide honetik goaz, baina horrek zerbitzu onak eta herritarren inplikazioa eskatzen ditu. Baditugu bi osagai horiek ere”.

    Debabarrenako Mankomunitateak onartu berri du 2021erako aurrekontua: 14.504.491 eurokoa izango da, iaz baino 8.253 euro (0,057%) gehiago. Debabarrenako Mankomunitateak gaur egun eskaintzen dituen zerbitzuei kalitatez eusteko aurrekontua osatu du 2021 urterako, gastuak mantentzeko ahalegina eginez, Mankomunitatea osatzen duten Udalei kuotak ez handitzeko. Azken Zuzendaritza Batzordean onartu ziren kontuak.

    Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 9.128.366,98 euro baita, aurrekontuaren % 60 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoak dira indartu diren partida hauek: hondakinen tratamendua, altzarien eta egur bilketa, paper, kartoi eta ontzien bilketa, Covidari lotutako gastuak… Inbertsioei dagokienez, hauek dira esanguratsuenak: atzeko karga duen kamioa, Kutxa baskulatzailedun kamioia eta altzariak jasotzeko plataforma jasotzailedun kamioia.

    Bilketaren ostean, kale-garbiketaren atala da bigarren garrantzitsuena, eta Mankomunitateak 4.074.845,10 € jarriko ditu atal horretarako. Atal horretan gaur-eguneko zerbitzua mantenduko da, ahalegin nabarmanena eginez inbertsioetan: bi makina garbitzaile, gasolinazko haize-makinak, ureztatzeko kamioia…

    Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak nabarmendu du “ahalegin oso berezia egin dugu kalitatezko hondakin bilketa eta kale-garbiketa zerbitzuak mantentzen; are gehiago Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean. Birziklapen datuak goruntza doaz, eta Mankomunitatean 2030 Plan Estrategikoan zehaztu dugu %70 birziklapen tasa helburu gisa hamar urtean. Bide onetik goaz, baina horrek zerbitzu onak eta herritarren inplikazioa eskatzen ditu. Baditugu bi osagai horiek ere”.

    Arraizek adierazi du Mankomunitateak 180,72€ inbertituko dituela 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino 0,13% gehiago.

    “Birziklatzea bultzatzen, kale-garbiketa hobetzeko, eta Mankomunitatea gardentasunez eta hurbiltasunez kudeatzeko ahaleginean tinko jarraituko dugu. Covid-19ak erakutsi digu eraldaketa ekologikoa eta garapen jasangarria oinarrizko osagaiak direla eta, berehala, denbora galdu gabe, ausardiaz heldu behar diogula gaiari. Mankomunitatearen ildo estrategiko horien baitan kokatzen dira, eta hondakin bilketa eta kale-garbiketa ezinbesteko tresna dira garapen berde horretan. Guztiona da Debabarrena, denoi dagokigu garbi eta era jasangarrian mantentzea”. 

     

    Inbertsioak eta diru-sarrerak

    2021era begira aurreikusiten diren inbertsioek kaleak garbitzeko eta hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuak emateko erabili beharreko baliabide materialen beharrak asetzen dituzte. Inbertsio horiek bat datoz ibilgailuak eta makineria amortizatua birjartzearekin. Guztira, 1.266.566 euroko inbertsioa egingo da.

    Diru-sarrerei dagokienez, Mankomunitateak 2021ean guztira 805.861 euroko diru sarrerak izatea aurreikusten da, 2020an baino 6.871 euro gutxiago. Esan bezala, helburua izan da Udalen kuotak, ahal dela, bere horretan mantentzea eta baliabide propioekin aurre egitea gastuei. Horretarako, Ecoembes-ek emandako diru laguntzaz baliatuko da Mankomunitatea (665.000 euro) eta baita Eibarko Udalak kartelak kentzeko eta fatxadak garbitzeko emandako finantziazioaz (77.000 euro).

    Udalerri bakoitzari finkatutako kuotak:

Herriak

Zerbitzua

Hiri Hondakinen bilketa

Kale garbiketa

GHK kuota, kudeaketa altan

MCD kuota, kudeaketa bajan

Kale garbiketa zerbitzuaren kuota

Mallabia

49.105,91

268.796,70

40.224,27

Ermua

726.021,09

1.085.872,40

834.952,68

Eibar

1.271.738,17

1.987.622,60

1.616.982,25

Soraluze

179.526,05

230.409,77

250.067,78

Elgoibar

528.601,93

1.137.445,96

535.899,60

Mendaro

90.426,58

143.553,67

63.243,68

Deba

250.549,35

450.752,46

408.501,38

Mutriku

242.769,74

485.174,59

324.971,45

TOTALA

3.338.738.82

5.789.628,16

4.074.843,10

 

 

Gastu arruntaren zenbatekoa 6.706.281 eurokoa

Gastu arruntaren zenbatekoa 6.706.281 eurokoa da. Gastu horren erdia GHKri dagokio, hondakinak altan kudeatzea, kontuan izanik 2021ean GHKren prezioak %3 igotzea aurreikusten dela. Altzarien eta egurraren bilketaren kostua ere handitzea aurreikusten da eta baita papera eta kartoia biltzeko prezioa igotzea (paperaren prezioak nabarmen jaitsi direlako), eta Covid-19ari aurre egiteko ezohiko gastuetarako partida bat sortzea. Igoera horiei aurre egiteko zerbitzuen doiketa egingo da.

Aurrekontuan ez dira sartzen Urruzunoko zabortegiaren zigilatze lanak (1.192.251€) ezta lurpeko 63 edukiontzien berritzea (1.128.006€). Horiek 2020ko aurrekontuaren gain gauzatzen ari da Mankomunitatea.