Albisteak

Datozen urteetan Mendaro ITZULIAren etaparen baten irteera edo helmuga izateko aukerak azaltzeko saioa antolatu du Udalak

• Arratsaldeko 18:00etan izango da San Agustin kulturgunean. Herritarrei bertan parte-hartzeko gonbita luzatzen die Udalak.

2021·06·09

Mendaroko Udala, Euskal Herriko Itzuliaren antolatzaileekin harremanetan dago, hurrengo urteei begira, Mendaron ITZULIAren etaparen baten irteera edo helmuga izateko. Horren harira, datorren ostiralerako, ekainak 11, ekimenaren proposamenak edota aukerak azaltzeko saioa antolatu du: arratsaldeko 18:00etan izango da San Agustin kulturgunean. Herritarrei bertan parte-hartzeko gonbita luzatzen die Udalak.