Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Datorren asteartean, maiatzak 2, zabalduko da Mendaroko udalekuetan izena emateko epea

• Izen ematea maiatzaren 12ra bitarte egin ahal izango da, online zein presentzialki. • 3 modalitate aukeran: ekainaren 26tik uztailaren 7a bitarte lehen txanda; uztailaren 10etik 21era bigarren txanda; eta bi txandak batera ekainaren 26tik uztailaren 21era.

2023·04·27


Datorren asteartean, maiatzak 2, zabalduko da Mendaroko udalekuetan izena emateko epea

 

  • Izen ematea maiatzaren 12ra bitarte egin ahal izango da, online zein presentzialki.
  • 3 modalitate aukeran: ekainaren 26tik uztailaren 7a bitarte lehen txanda; uztailaren 10etik 21era bigarren txanda; eta bi txandak batera ekainaren 26tik uztailaren 21era.

 

 

Uda gerturatzen doan modura, Mendaroko Udalak jada prest du udaleku eskaintza. 3 aukera ezberdin landu dira: ekainaren 26tik uztailaren 7a bitarte lehen txanda; uztailaren 10etik 21era bigarren txanda; eta bi txandak batera ekainaren 26tik uztailaren 21era.

Haur Hezkuntzako 3 mailatik Lehen Hezkuntzako 6 maila bitarte dauden haurrei dago zuzendua eta astelehenetik ostiralera gauzatuko da, 10:00etatik 13:00era. 

Prezioa: 1 eta 2 txandak era indibidualean 70€, familia ugaria edo guraso bakarrekoa bada, 50€. Bi txandak batutako modalitateak 120 euroko prezioa du, familia ugaria edo guraso bakarrekoa bada, 85€.

Matrikulatutako adingabearen tutorea Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra, Gizarte Larrialdiko Laguntzen titularra edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrerah titularra bada matrikulazio urteko martxoaren 30ean: doan.

Familia ugaridun tarifa aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da familia ugarien txartela ekartzea. Guraso bakarreko familien tarifa aplikatu ahal izateko, berriz, beharrezkoa izango da familia liburuaren fotokopia ekartzea.  

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren, edo Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreren titularrei dagokien tarifa aplikatzeko beharrezkoa izango da laguntza horien jasotzaile dela egiaztatzen duen agiria ekartzea. Gizarte Larrialdiko Laguntzen kasuan, Udalak berak egiaztatuko du.    

Izen ematea maiatzaren 2an zabalduko da eta 12ra bitarte egin ahal izango da, online zein presentzialki:

  • Online: Mendaro Udaleko web orrian.
  • Eskuz: Ludoteka, Liburutegi eta Udaletxean jaso dezakezu inprimakia. Bete eta udaletxera ekarrita.

Ordainketa bakarra egingo da, itzulketa eskubiderik gabe. Parte-hartzea udalak konfirmatu ondoren ES29 2095 5036 511061225891 (Kutxabank) kontuan egin beharko da ordainketa, kontzeptuan, haurraren izena eta 2 abizenak adierazita.

Plaza mugatuak dira eta epe barruan izena eman dutenen artean zozketa egingo da maiatzak 16an gehieneko kopurua gaindituko balitz.

Onartutako erabiltzaileen gurasoentzat, Udalekuen inguruko informazioa azaltzeko bilera bat ospatuko da, ekainaren 13an, arratsaldeko 17:30ean San Agustin eraikineko areto nagusian.  

Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 03 32 82  edo  613 058 757 telefono zenbakietara edota idatzi kultura@mendaro.eus helbide elektronikora.

IZEN EMATEA