Albisteak
Atzealdea

Datorren astean jarriko dira abian Mendaroko Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak

• Ludotekak, irailaren 12an hasiko du ikasturtea eta Gaztelekuak, berriz, hilaren 16an. Izen emateak jada zabalik daude eta Mendaroko Udaletxean burutu behar dira.

2022·09·08


Datorren astean jarriko dira abian Mendaroko Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak

 

  • Ludotekak, irailaren 12an hasiko du ikasturtea eta Gaztelekuak, berriz, hilaren 16an. Izen emateak jada zabalik daude eta Mendaroko Udaletxean burutu behar dira.

 

 

 

Ikasturte hasierarekin bat, abian dira berriz ere Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak. Zehazki, Ludotekak, irailaren 12an hasiko du ikasturtea eta Gaztelekuak, berriz, hilaren 16an.

 

Ludoteka zerbitzua Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei dago zuzendua. Egunero egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30era. Egun banaketa honela gauzatuko da:

 

  • Astelehena: Lehen Hezkuntza 1-2
  • Asteartea: Haur hezkuntza 4-5
  • Asteazkena: Lehen Hezkuntza 1-2
  • Osteguna: Lehen Hezkuntza 3-4
  • Ostirala: Haur Hezkuntza 5

 

Ate irekien jardunaldiak gauzatuko dira irailaren 12tik 16ra haurrek zerbitzua ezagutu dezaten.

 

Izen emateak jada zabalik daude eta Mendaroko Udaletxean burutu behar dira. 15 haurreko aforoa ziango du zerbitzuak.

 

Honakoak dira kuotak:

 

  • Orokorra:

 

  • Iraila-ekaina: 45€
  • Urtarrila-ekaina: 30€
  • Maiatza-ekaina: 15€

 

  • Familia ugariak edo guraso bakarrekoak:

 

  • Iraila-ekaina: 30€
  • Urtarrila-ekaina: 20€
  • Maiatza-ekaina: 10€

 

Edozein zalantza argitzeko deitu 94 468 57 13 telefono zenbakira edota idatzi mendarokogaztelekuaetaludoteka@gmail.com email helbidera.

 

 

IZEN EMATE ORRIA

 

Gaztelekua zabalik ostiraletik igandera

Datorren irailaren 16an zabalduko da Mendaroko Gaztelekua. Ostirala, larunbata eta igandeetan egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara. DBHko ikasleei dago zuzendua.