Albisteak
Atzealdea

Bullying-ari buruzko hitzaldia Mendaron, TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, urtarrilaren 27an

• Izaskun López izango da Osoko Bilkuren Aretoan 18:00etan hasiko den ikastaroaren prestatzailea. Doakoa da.

2023·01·24


Bullying-ari buruzko hitzaldia Mendaron, TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, urtarrilaren 27an

  • Izaskun López izango da Osoko Bilkuren Aretoan 18:00etan hasiko den ikastaroaren prestatzailea. Doakoa da.
  • Izena emateko, bidali e-maila berdintasuna@mendaro.eus helbidera edo deitu 943 033 292 telefonora.

 

TREBA Gurasoak ekimenak eta Mendaroko Udalak gurasoei zuzendutako 'Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu' izeneko hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 27rako. Izaskun López izango da Osoko Bilkuren Aretoan 18:00etan hasiko den ikastaroaren hezitzailea. Doakoa da eta euskaraz eskainiko da.

Hitzaldiaren helburua da seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, balizko arrisku-egoerak antzematen eta identifikatzen ikastea, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak. Era berean, haurren eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes-funtzioak duen garrantzia sustatuko dute, eta jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifikatzeko oinarrizko ezagutzak eta informazioa emango dute.

Izena emateko bidali email bat berdintasuna@mendaro.eus helbidera edo deitu 943 033 292 telefonora.