Link interesgarriak

Atzealdea Bulego, Gozategi eta Puro Relajo, 2023ko Mendaroko Santa Ana Jaietako kontzertu nagusiak

• 2023ko Santa Ana jaiak uztailaren 22tik 26ra bitartean izango dira, eta lehenengo jai-bilera apirilaren bigarren hamabostaldian egingo da.

2023·03·08


Bulego, Gozategi eta Puro Relajo, 2023ko Mendaroko Santa Ana Jaietako kontzertu nagusiak

  • 2023ko Santa Ana jaiak uztailaren 22tik 26ra bitartean izango dira, eta lehenengo jai-bilera apirilaren bigarren hamabostaldian egingo da.

 

Mendaroko Udala uztailaren 22tik 26ra ospatuko diren 2023ko Santa Ana jaiak prestatzen ari da. Gaur, martxoak 7, mendaroarrek eta bisitariek festetan gozatu ahal izango dituzten musika talde nagusien berri eman du: Bulego, Gozategi eta Puro Relajo.

Iñaki Arregui alkateak azpimarratu du “2022an hainbat bilera antolatu genituen jaiak antolatzeko herriko norbanako eta eragileekin. Orduan, mendarotarren eskutik taldeon izenak jaso genituen proposamen moduan, baina datak zirela eta, ezin izan genituen talde horiek udalerrira ekarri, beste herri askotan ere kontzertuak baitzituzten. Aurten musika taldeen kontratazioa aurreratu dugu eta Bulego, Gozategi eta Puro Relajo izango ditugu Mendaron, beste talde eta musika jarduera batzuekin batera”.

Kontzertuen egutegia honako hau izango da:

  • Uztailaren 22an: Puro Relajo.
  • Uztailaren 23an: Gozategi.
  • Uztailaren 24an: Bulego.

Alkateak adierazi duenez, legegintzaldi honetan “kulturaren aldeko apustua nabarmen sendotu da, inbertsioa nabarmen handituz, eta 2023ko jaietarako lotutako talde horiek horren erakusle dira. Ekintza mota horiek eragin positiboa dute udalerriko sektore ekonomikoetan”.

Jaietako lehen bilera apirilaren bigarren hamabostaldian egingo dela ere azaldu du Arreguik: “Lehen bilera irekia egun horien inguruan egingo dugu, jarduera asko baititugu osatzeke, eta herritarren proposamen berriak jaso nahi ditugu programa aberasteko».

Bulego 2019an Azkoitian sortutako pop musika talde bat da. 4 disko argitaratu dituzte 4 urtetan. Gozategi, berriz, 90eko hamarkadan jaio zen Orion. Guztira 9 disko kaleratu dituzte eta 30 urteren ondoren plazak betetzen jarraitzen dute. Azkenik, Puro Relajo Nafarroa Garaiko musika talde bat da. Musika mexikarra jotzen eta abesten dute batez ere, euskaraz zein gaztelaniaz. 6 disko dituzte argitaratuta.