Agenda

Atzealdea BocaBeats Comediak bi ikuskizun eskainiko ditu datorren abenduaren 19an, igandean

7:00etako saioa umeentzako dago zuzenduta, eta 18:30ekoa, berriz, adin guztientzako. • Dagoeneko sarrerak salgai daude Puxikan eta Morroskillon hiru euroren truke.
19 ABE

 

 

 

 

Mendaroko Udalak BocaBeats Comediaren ikuskizuna ekarri nahi izan du herrira. Datorren abenduaren 19an, igandean, Ivan Perez eta Aitor Vidaurreta bikoteak antolatzen duen bikoteak ikuskizun bikoitza eskainiko du Mendaron: 17:00etan eta 18:30ean. Lehenengo emanaldia umeentzako zuzenduta egongo da, eta bigarrena, aldiz, adin guztientzako.

Emanaldia Mendaroko San Agustin Kulturgunean izango da. Astelehen honetan jarri dituzte sarrerak salgai Puxikan eta Morroskillon. Bakoitzak hiru euroko kostua dauka.

Bocabeats Comediak beat box akordeak mundu osoan ezagunak diren abesti eta filmen euskal ukituarekin nahasten ditu. Eta emaitza zoragarria da emanaldia ikustera hurbiltzen direnentzat, izan ere, barrez lehertzen dira euren bideo eta zuzeneko emanaldiekin. Ivan Perezek eta Aitor Vidaurretak euren afizioa ofizio bihurtzea lortu dute, eta gaur egun Euskal Herriko bikote komiko ‘gaiztoetako’ bat osatzen dute