Link interesgarriak
Bizkaiako Unibertsitateetako Mendaroko ikaslegoak askoz ere gutxiago ordaindu beharko du autobus zerbitzua
2024·05·15
Bizkaiako Unibertsitateetako Mendaroko ikaslegoak askoz ere gutxiago ordaindu beharko du autobus zerbitzua
Mendaroko Udalak, Urola eta Deba bailaretako beste udalerri batzuekin batera, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak Bizkaiko unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio zerbitzua sustatu du.
Mendaroko Udalak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Bizkaiako unibertsitateetatik joan-etorria egiteko garraio publiko zerbitzua sustatu eta diruz lagunduz, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako udalekin batera. Izan ere, asko dira Bizkaiara egunero joateko benetako beharra dutenak, eta pisu bat alokatzeko diru-kopuru neurrigabea gastatu edo egunero autoa hartu beharra izaten dutenak,horrek dakarren arriskuarekin eta gainkostuarekin.
Maiatzaren 7an elkartu ziren Azpeitian Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, bost udaletako alkateak –Mendaroko alkatea, Enetz Ezenarro, barne–, eta Ziztu Unibertsitate Elkarte eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak prentsaurrekoa emateko.
Oraindik ere aplikatu beharreko tarifen inguruan doikuntza batzuk egin behar badira ere, kuotek Mugiko zerbitzukoekin parekatzea aurreikusten da. Gainera, tarifek atzeraeragina izango dute, eta tarifa berriak aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Enetz Ezenarroren hitzetan: “pozgarria da erakundeen arteko lankidetzari esker Mendaroko herritarren benetako behar bati erantzutea lortzen dela ikustea. Bizkaiako Unibertsitatera egunero joan behar duten Mendaroko ikasle zein irakasleek erraztasun ekonomiko nabariak izango dituzte autobus zerbitzu honi esker, eta ez hori bakarrik, kutsadura gutxitzeko eta errepideetako segurtasuna handitzeko neurri bat ere bada”.