Link interesgarriak

Bihar, urtarrilak 17, hasiko dira Azpilgoetan Arnobideko bidegurutzea (Emeterio) eta A-8 autopistako zubirainoko zoladura berritzeko lanak

• Pasabidea zabalik mantenduko da, unean-uneko afekzio txikiekin. Aurreikusten da astebete irautea lanek. • Inbertsioa 24.025,68 €+BEZ izango da eta 3 zati asfaltatuko dira: bidegurutzea eta beste bi zati gorago, autopistako zubirantz.

2023·01·16


Bihar, urtarrilak 17, hasiko dira Azpilgoetan Arnobideko bidegurutzea (Emeterio) eta A-8 autopistako zubirainoko zoladura berritzeko lanak

 

  • Pasabidea zabalik mantenduko da, unean-uneko afekzio txikiekin. Aurreikusten da astebete irautea lanek.
  • Inbertsioa 24.025,68 €+BEZ izango da eta 3 zati asfaltatuko dira: bidegurutzea eta beste bi zati gorago, autopistako zubirantz.

 

Mendaroko Udalak Azpilgoetan Arnobideko bidegurutzea (Emeterio) eta A-8 autopistako zubirainoko zoladura eraberritzeari ekingo dio bihar, urtarrilak 17. Aurreikusten da astebete irautea lanek.

3 zati asfaltatuko dira: bidegurutzea eta beste bi zati gorago, autopistako zubirantz. Lanak Excavaciones y Transportes Orsa, SL enpresak egingo ditu eta inbertsioa 24.025,68 €+BEZ izango da.

Sareta altxatzeko lanekin hasiko dira eta aste honetan bertan asfaltatzea da helburua, betiere klimatologiak laguntzen badu. Pasabidea zabalik mantenduko da, unean-uneko afekzio txikiekin.

Aktuazio honekin Udalak herriko gune hau eraberritzeaz gainera, herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea du helburu.