Link interesgarriak

Bihar, azaroak 30, hasiko dira Mendaroko zubiaren birgaitze integralaren proiektua egiteko zundaketak

• S-03 eremuaren zundaketarekin hastea aurreikusten da. Horrela, lanak egiteko, Mendarora sartzeko erreia moztuko da 8:00etatik 18:00etara. Zirkulazioa txandaka kudeatuko da. Hasiera batean, S-03 eremuko lanak egun bakar batean egitea aurreikusten da.

2022·11·29

Gipuzkoako Foru Aldundia bihar, azaroak 30, hasiko da zundaketak egiten Mendaroko udalerrira sartzeko zubian, haren birgaitze integrala ahalbidetuko duen proiektua egiteko.

Zundaketak egiturako zimenduak aterata egingo dira. Aurreikusitako zundaketak honako hauek izango dira:

  • S-01 Mendarozabal kaleko aparkalekuan
  • S-02, zubira sartzeko biribilgunean
  • S-03 zubian bertan

Aldez aurreko azterketa geotekniko horri guztiari esker, egin beharreko jarduketen irismena zehaztu ahal izango da, maila teknikoan gauzatu beharreko behin betiko konponbidea zehazteko.

S-03 zundaketarekin hastea aurreikusi da. Horrela, lanak egiteko, Mendarora sartzeko erreia moztuko da 8:00etatik 18:00etara. Zirkulazioa txandakatuta kudeatuko da. Hasiera batean, S-03 eremuko lanak egun bakar batean egitea aurreikusten da, baina baliteke luzatzea.

Zundaketa horiek bere osotasunean egiteko epea 9 lanegunekoa izango da gehienez.

KOKAPEN PLANOA