Albisteak
Atzealdea

Bertan behera geratu dira Mendaroko Udalekuak eta Eguneko Zentroa itxi da

Osasun Sailak, Covid-19 kasuen bilakaeraren aurrean udalekuak ixteko eskaera luzatu zuen larunbatean, uztailak 18. Mendaron, eskaera horri jarraiki, astelehen honetatik aurrera, uztailak 20, ez da zerbitzu hori eskainiko. Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko, hala nola, Eguneko Zentroa itxi da.

2020·07·21


Bertan behera geratu dira Mendaroko Udalekuak eta Eguneko Zentroa itxi da

  • Osasun Sailak, Covid-19 kasuen bilakaeraren aurrean udalekuak ixteko eskaera luzatu zuen larunbatean, uztailak 18. Mendaron, eskaera horri jarraiki, astelehen honetatik aurrera, uztailak 20, ez da zerbitzu hori eskainiko. Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak koronabirusaren kutsatzeak ekiditeko, hala nola, Eguneko Zentroa itxi da.
  • Iñaki Arregui alkateak adierazi duenez, “guztion ardura da segurtasun neurriak errespetatzea, atzera-pausurik eman ez dezagun. Elkar babesteko garaia da, guztion ongizatea baitago jokoan”.

 

Osasun Sailak, Covid-19 kasuen bilakaeraren aurrean, udalekuak ixteko eskaera luzatu zien larunbatean, uztailak 18, Euskadiko Udalei. Mendaroko Udalak, eskaera horri jarraiki, bertan behera utzi ditu haurrentzako Udalekuak. Indarrean da jada neurria, eta beraz, astelehen honetatik aurrera, uztailak 20, ez da zerbitzu hori eskainiko. Egoerak duen bilakaeraren arabera aztertuko da, gainerako erakundeekin elkarlanean, zein neurri hartu datozen egunetan.

Horrez gain, Osasun Sailak eta EUDEL-ek koronabirusaren transmisioa ekiditeko gomendioak jarraiki, Mendaroko Udalak neurri berriak hartu ditu eta herritarrei zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia egin die.

Maskara erabiltzea beharrezkoa da, baita ostalaritza establezimenduetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan ere, jan edo edateko izan ezik. Pertsonen artean gomendatutako distantzia fisikoa mantendu behar da uneoro (1,5 metro), baita ostalaritza guneetako barran ere. Bestalde, edarien kontsumo kolektiboa kalean debekatzen da, terrazetan bakarrik egin ahalko da. Ostalaritza ixteko ordutegiak errespetatu beharko dira eta herriko espazioek eta jarduerek segurtasun neurriak bermatuko dituzte. Gazte lokalak ezingo dira erabili. Eguneko Zentroa itxi da.

Iñaki Arregui alkateak adierazi duenez, “guztion ardura da segurtasun neurriak bete eta errespetatzea, atzera pausu bakar bat ere eman ez dezagun. Elkar babesteko garaia da, guztion osasuna baitago jokoan”.

Neurri zehatzak:

  • Mendaroko Udalekuak bertan behera.
  • Eguneko Zentroa itxita.
  • Musukoaren erabilera beharrezkoa da.
  • Ostalaritza establezimenduetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan musukoaren erabilera beharrezkoa da, jan edo edateko bakarrik kendu ahalko da.
  • Ostalaritza establezimenduetako mahai baten edo batzuen inguruan bilduko den herritar kopurua gehienez 10 pertsonakoa da.
  • Barran gorde beharreko bezero edo bezero taldeen arteko distantzia 1,5 metrokoa da.
  • Edarien kontsumo kolektiboa kalean debekatzen da, ostalaritzako terrazetan bakarrik egin ahalko da.
  • Gazte lokaletako jarduerak debekatzen dira.