Link interesgarriak

Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloa jarri dute abian Mendaroko Udalak eta Gararock taldeak herriak kalitatezko kultura bultzatzeko

• 2021ean urtarokako kultur-ekintzen programazioa landu eta kartel batean jaso da. Udaberrian 4 kontzerturekin abiatuko du ibilbidea: Muga, Testura, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak.

2021·04·12


Begiekin Entzutekoak’ kultura zikloa jarri dute abian Mendaroko Udalak eta Gararock taldeak herriak kalitatezko kultura bultzatzeko

  • 2021ean urtarokako kultur-ekintzen programazioa landu eta kartel batean jaso da. Udaberrian 4 kontzerturekin abiatuko du ibilbidea: Muga, Testura, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak.
  • Ekitaldi guztiak San Agustin Aretoan izango dira, Covid-19aren aurrean segurtasun eta prebentzio neurri oro betetze aldera. Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.
  • Iñaki Arregui alkatearen iritziz, “kulturak berebiziko garrantzia du herritarrak batzen gaituelako, bizitza soziala bultzatuz. Aisia da, herrian bertan eskaintzen dugun aisia, baina baita erakargarri turistikoa ere, zentzu zabalean, bidaia bat egin eta zenbait ekitaldiz gozatzeko aitzakia baita, herrian bertan mugimendua sortu eta ehun ekonomikoa bultzatuz”.

           

Mendaroko Udalak eta Gararock Taldeak ‘Begiekin Entzutekoak’ ekimena jarri dute abian “Mendaro kulturala” bultzatzeko. Lehen aldia da udaberriko ekintza sorta kulturala antolatu eta ezagutara emateko kartel-formatuan kaleratu dela. Udalak nabarmendu duenez lehen sorta izango da hau: “2021ean urtaroka landuko dugu ekimena eta 2022an urte osoko ekimen sorta kaleratzea dugu jomuga”.

Mendaron kultura hauspotzeko lanean ari da Udala: “Agenda oparoa dugu jomuga, bi noranzko eta helburu nagusirekin: herria bizi mantendu eta ehun ekonomikoa babestu eta sustatzea, are gehiago Covid-19aren pandemiaren eraginen ondotik” nabarmendu du Udalak.

2021ean urtarokako kultur-ekintzen programazioa landu eta kartel batean jaso da: “4 kontzerturekin abiatuko dugu ibilbidea, Muga, Testura, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak, lehen programazioa kaleratuz, eta hurrengoa lantzen ari gara jada Gararock herriko taldearekin batera”.

2022an urte osoko agenda lotzeko lanean dihardutela nabarmendu du: “ohiko ekintzetik haratago, guztiak mantendu, babestu eta sustatuz, kalitate bereziko programazioa eskaini nahi dugu ere, guztiz osagarria. Kultur eskaintza zabal eta orekatua” azaldu du alkateak, “herria bizi mantendu eta kalitatezko programazioa eskainiz. Mendarotarrek eta bisitariek Mendaroz gozatu eta bertako kultura herrian bertan izatea dugu helburu”.

Iñaki Arregui alkatearen iritziz, “kulturak berebiziko garrantzia du herritarrak batzen gaituelako, bizitza soziala bultzatuz. Antolatu ditugun ekitaldiak publiko oso zabalarentzako daude pentsatuak, kontzertuen bueltan, mendarotar zein bisitariak elkartu eta herri-bizitza sustatuz. Aisia da, herrian bertan eskaintzen dugun aisia, baina baita erakargarri turistikoa ere, zentzu zabalean, bidaia bat egin eta zenbait ekitaldiz gozatzeko aitzakia baita, herrian bertan mugimendua sortu eta ehun ekonomikoa bultzatuz. Bi noranzko horien baitan kokatu dugu 2021eko udaberriko agenda kulturala, kalitatea lehenetsiz”.

Alkateak nabarmendu du ere Gararock taldearekin Udala garatzen ari den elkarlan estua: “Begiekin Entzutekoak zikloari forma ematen azken hilabeteotan jardun dugu, baina ideia bera sukalde lanean aspalditik geneukan Udalean. Gararock bezalako herritar talde bat gurekin izatea sekulakoa izan da: herritarrekin bat proiektua landu dugu, herritarrentzako. Eskertu nahi diet hasi dugun ibilbide honetan egiten ari diren lana, benetan”.

Ekitaldi guztiak San Agustin Aretoan izango dira, Covid-19aren aurrean segurtasun eta prebentzio neurri oro betetze aldera. Sarrerak Puxikan eta Uztargin eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.

 

Apiriletik ekainera, Muga, Testura, Mursego eta Munlet taldeen kontzertuak Mendaron

Apirilak 18, Muga

MUGA, Alberto Gonzalez elgoibartarra sortutako proiektua da. Berarekin batera Donostia, Errenteriako eta Getxoko beste lau lagun osatzen dute, hauek aldi berean, Aterkings, Cujo edo Gringo bezalako proiektuetako kideak izanez. Ekartzen diguten proiektuak, batetik, Xabier Montoiaren Anfetamiña liburuko testu musikatuak biltzen ditu, eta, bestetik, liburuak erreferentzia egiten dien abesti klasikoen bertsioak ere batzen du. Hori guztia, Juxe Areta Goñiren zuri-beltzeko argazki ederrak apaindua. Juxe Mendaron ezagutzen dugu Gararockeko argazkilari ofiziala izateagatik.

Maiatzak 2, Testura

Ander Mujikaren proiektua da TESTURA, eta bertan Bluff anaiak, Felix eta Johannes, eta Maialen Belaustegi artista grafikoa ere badaude, hirukotearen testura sintetiko harrigarrien gainean unean sortutako sorkuntza bisualak garatuz, beste mundu oniriko batzuetara eramaten zaituzten melodia une ederrez apainduak.

Maiatzak 30, Mursego

Maite Arroitajauregi, MURSEGO, Akelarre filmean egindako lanagatik Goya bat irabazi berri duena, LAPUR(ari)ETAK izeneko proposamena dakarkigu, non hitzak nahasten diren joko harrigarriak sortzeko, zalantzarik gabe harrituko dutenak gure kapillan bilduko den jendeari.

Ekintzak13, Munlet

MUNLET, Anita LadyFingersek eta Ina HerrProfessorrek osatutako bikoteak, Munlet Plays DEVO ikuskizunera ekarriko gaitu, non Mendaroko duoak bere estiloan interpretatzen dituen Akroneko (Ohio, AEB) new wave taldearen abesti mitikoenetako batzuk. Donostiako eta Bilboko agertokietan ikusi ahal izan zen musikaz eta bisualez osatutako birsortze hau, azkenean gure jatorrizko herrian gozatu ahal izango da, aukera paregabe batean.