Link interesgarriak

Bederatzi CO² neurgailu jarri ditu Mendaroko Udalak erabiltzaile gehien dituzten udal eraikinetan

Gailuak, hain zuzen, Ikastolan, San Agustin aretoan, Eguneko Zentroan, gimnasioan, ludotekan, gaztelekuan, liburutegian eta udaletxean bertan jarri ditu.

2021·05·03


Bederatzi CO² neurgailu jarri ditu Mendaroko Udalak erabiltzaile gehien dituzten udal eraikinetan

  • Gailuak, hain zuzen, Ikastolan, San Agustin aretoan, Eguneko Zentroan, gimnasioan, ludotekan, gaztelekuan, liburutegian eta udaletxean bertan jarri ditu.
  • Makina horien funtzioa da eraikinetako edo geletako airearen balioak ezagutzen laguntzea eta horiek beti kontrolpean mantentzeko abisuak ematea, uneoro airearen kalitatea bermatuz.
  • Udalaren helburu nagusia da Covid-19aren aurrean herritarrak babesteko neurriak hartzen jarraitzea, mendarotarren osasuna eta segurtasuna lehenetsiz.

 

Mendaroko Udalaren lehentasun nagusia da herritarren osasuna eta ongizatea bermatzea. Hori ardatz hartuta eta momentuko errealitateari erreparatuz, Udalak etengabe egiten du lan Covid-19ari aurre egin eta birusaren aurrean mendarotarren segurtasuna bermatzeko.

Horri jarraiki, hain zuzen, hainbat neurri hartu ditu dagoeneko, horien artean,  airea garbitzeko makinen instalazioa ikastolan zein eguneko zentroan. Guztira 5 makina jarri ditu jada, 3 otsailean ikastolan eta 2, apirilean bertan, eguneko zentroan.

Bide beretik, oraingoan, urrats bat gehiago eman du eta CO² neurgailuak jarri ditu Udalak erabiltzaile gehien dituzten udal eraikinetan. Gailuak, hain zuzen, Ikastolan, San Agustin aretoan, eguneko zentroan, gimnasioan, ludotekan, gaztelekuan, liburutegian eta udaletxean bertan jarri ditu. Guztira 9.

Makina horiek, aire garbigailuak bezala, prebentzio neurri gisa jarri ditu, hain zuzen, eraikin horietako erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Horien funtzioa da, zehazki, eraikinetako edo geletako airearen balioak ezagutzen laguntzea eta horiek beti kontrolpean mantentzeko abisuak ematea. Tresna bereziki ikasgeletan edo hainbat pertsona biltzen diren espazioetan jartzeko erabilgarria da, bertako airearen kalitatea bermatzen baitu.

Gailu bakoitzaren kostua 86€koa izan da, horrenbestez, Udalak guztira 774€ko inbertsioa egin du, aipatu espazioetan, airearen kalitatea bermatzeko eta, horrenbestez, mendarotar ororen segurtasuna eta osasuna zaintzeko.