Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Bandalismoa berriro pasa den asteburuan
2025·12·12




Pasa den asteburuan berriro bandalismoa jasan behar izan zuen Mendaroko herriak. Hauek dira oraingoan apurtu dituztenak:
-Zuhaiztetako gabonetako argiak apurtu
-Zuhaitz bat Herriko Enparantzan bota
-Ikastolako patioko komun bat apurtu
-Frontoiko aldageletako esku lehorgailu bat apurtu
Bestalde, hau da 2025ean Mendaroko herriak jasan duen bandalismo ekintzen balantzea:
-Padel eta frontoiko erreserbak egiteko zerraila manipulatu eta hondatu (2 aldiz)
-Ospitalerako igogailuetako pasareletan zuloak (2 aldiz)
-Trinitate parkeko iturria apurtu
-Igogailuko esku banda apurtu
-Udaletxe ondoko atea apurtu
-Udaletxe ondoko pibotea hondatu
-Trinitate elizaren arkupean zaborra lurrean botata utzi
-Zuhaiztetako gabonetako argiak apurtu
-Zuhaitz bat Herriko Enparantzan bota
-Ikastolako patioko komun bat apurtu
-Frontoiko aldageletako esku lehorgailu bat apurtu
-Frontoiko baranda bat apurtu
Guztira 14 bandalismo ekintza 2025 urtean.
Mendaroko Udalak gaitzespenik irmoena agertu nahi du guztion baliabideak horrela hondatzen dituztenen aurrean. Ezin da horrelako jarrerarik inola ere onartu.
Ez dauka inongo zentzurik herritar guztion diruarekin ordaintzen diren eta guztion onurarako diren azpiegiturak horrela tratatzeak.
Mendaroko Udalak dei egiten die herritarrei guztion ondarea guztion artean zaintzeko, eta jokaera antisozial hauek baztertzeko.