Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Bandalismo ekintza berria padel pistan
2025·09·04

Apirilaren erdialdean padel pistan txandak hartzeko sistema berria ezarri zenetik bigarren aldia da kandadu elektronikoa hondatzen dutela. 600 euroko kostua dauka berria jartzeak. Bigarren aldia da hau lau hilabetetan. 1.200 euro guztira jendeak gauzak behar bezala zaintzen ez dituelako.
Ez dauka inongo zentzurik herritar guztion diruarekin ordaintzen diren eta guztion onurarako diren azpiegiturak horrela tratatzeak.
Mendaroko Udalak dei egiten die herritarrei guztion ondarea guztion artean zaintzeko, eta jokaera antisozial hauek baztertzeko.