Albisteak

Azpilgoetako obren baitan, Alderdi Eder kaleko garajeen sarrera hormigoitzeko lanak burutuko ditu Udalak otsailaren 24tik 26ra

.

2021·02·23


Azpilgoetako obren baitan, Alderdi Eder kaleko garajeen sarrera hormigoitzeko lanak burutuko ditu Udalak otsailaren 24tik 26ra

 

Azpilgoetako urbanizazio obrak aurrera darraite eta, Alderdi Eder 3,5,7,9 garajeen sarrera hormigoitzeko lanak burutuko ditu Udalak aste honetan. Ondorioz, ezingo da autorik atera ez sartu datorren asteazkena, otsailaren 24a, goizeko 9:00etatik, ostirala, otsailaren 26a, goizeko 9:00etara bitartean.