Albisteak
Atzealdea
Azpilgoetako jarduerak berrantolatu ditu Udalak astelehenetik aurrera edukiera murriztuko delako Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien eraginez
● Covid-19agatik Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berrien eraginez, Azpilgoetako edukiera %40ra murriztu da. ● Ondorioz, Azpilgoetako jarduerak egokitu ditu Mendaroko Udalak.
2020·11·09
Azpilgoetako jarduerak berrantolatu ditu Udalak astelehenetik aurrera edukiera murriztuko delako Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien eraginez
- Covid-19agatik Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berrien eraginez, Azpilgoetako edukiera %40ra murriztu da.
- Ondorioz, Azpilgoetako jarduerak egokitu ditu Mendaroko Udalak.
Azpilgoetako jarduerak egokitu ditu Mendaroko Udalak, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berrien eraginez astelehenetik aurrera %40ra murriztu delako edukiera.
Bi aretotan banatuko dira orain arteko taldeak. Dantza guztietan eta pilateseko ikastaroan goiko aretoan 5 pertsona egongo dira eta behekoan 4, arduraduna barne. Antzerkian eta xakean, berriz, 8 pertsona egongo dira goiko aretoan eta 4 behekoan, arduraduna barne.
Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea.