Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Azpilgoetako geraleku berriaren lanak amaituta, Mendarok autobus-zerbitzurako espazio zabal eta seguru berria dauka
2026·07·24

Azpilgoetako geraleku berriaren lanak amaituta, Mendarok autobus-zerbitzurako espazio zabal eta seguru berria dauka
Jarduketak segurtasun gutxiko egoera bat konpontzen du erabiltzaileentzat geraleku berri bat eraikiz, oinezkoentzako argiztatutako pasabide bat jarrita eta trafikoa baretzeko neurriak ezarriz.
Mendaroko Udalak urteak daramatza Azpilgoeta auzoko autobus geltokiaren egoeraz kezkatuta, eta behin eta berriro azpimarratu izan du bertako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko premia. Orain arte geltokiak zituen gabeziek arrisku egoerak sortzen zituzten, batez ere oinezkoentzat, autobusa errepidean bertan gelditzen zelako, bisibilitate gutxiko bihurgune baten ondoan eta itxaroteko espazio egokirik gabe.
Urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalaren aspaldiko eskaerari erantzunez geltokia egokitzeko lanak egingo zituela baieztatu zuen. Lanen helburua argia zen: erabiltzaileen segurtasuna hobetzea eta geltokiaren irisgarritasuna bermatzea.
Maiatzaren erdialdean ekin zion lanari Gipuzkoako Foru Aldundiak leku horretarako soluziorik egokiena Udalarekin adostu eta gero. Orain, behin lanak amaituta (bi farola jartzearen faltan) Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak, Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde estrategiako diputatuarekin batera, egokitutako eremu berria bisitatu dut gaur. Gune horrek autobus geltoki bat du, orain, errepidearen noranzko bakoitzean, goian aipatutako arrisku eta irisgarritasun arazoak konponduta. Debako noranzkoko geralekuan, itxaroteko espazio zabal eta segurua irabi da. Lanek 153.632,42 euroko inbertsioa izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren partetik. Geltokiko markesina, aldiz, Mendaroko Udalak jarri du 5.878 euroko kostuarekin.
Obretan, geraleku berria eraikitzeaz gain, bide espazioa berrantolatu da, trafikoa baretzeko neurriak ezarri dira eta oinezkoentzako argiztatutako pasabide bat jarri da, eta horrek garraio publikoa erabiltzen dutenen eta errepidea gurutzatzen duten pertsonen segurtasuna hobetu du.
Enetz Ezenarro, Mendaroko alkatearen hitzetan, adibide honek erakusten du Udala eta Diputazioaren arteko elkarlanaren garrantzia, herritarren eguneroko arazoei erantzuna emateko orduan. Aurrera begira ere Mendaroko udalak elkarlan horri beste arlo batzutan jarraipena emateko prestutasun osoa agertu du Ezenarrok.