Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Azpilgoeta auzoko irisgarritasuna hobetzeko obrak direla eta, N634ko biribilgunetik gora doan sarrera itxita

Ekainaren 22tik aurrera, gutxi gora-behera 6 astean zehar

2023·06·21


Azpilgoeta auzoko irisgarritasuna hobetzeko obrak direla eta, N634ko biribilgunetik gora doan sarrera itxita egongo da datorren ostegunetik, ekainaren 22tik aurrera, gutxi gora-behera 6 astean zehar. Hortaz, ezingo da kale horretatik ez sartu ezta irten ere. Azpilgoeta auzora sartu beharra duten ibilgailuek Azpilgoetako autobus geltokiaren ingurutik (Santuarandik) egin beharko dute.