Albisteak
Atzealdea

Azpilgoeta auzoa eraberritzeko lanak hasi dira

3
● Lanak Egurki enpresak egingo ditu lizitazio publikoa irabazi ostean. 4 hilabetetako epea dute lanak burutzeko. ● Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kenduko dira, auzoa pertsona ororentzat irisgarri bilakatuz.

2020·10·07


Azpilgoeta auzoa eraberritzeko lanak hasi dira

  • Lanak Egurki enpresak egingo ditu lizitazio publikoa irabazi ostean. 4 hilabetetako epea dute lanak burutzeko.
  • Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kenduko dira, auzoa pertsona ororentzat irisgarri bilakatuz.

 

Azpilgoeta auzoko eraberritze lanak astelehenean, urriak 5 hasi ziren. Lanak Egurki enpresak egingo ditu lizitazio publikoa irabazi ostean. 4 hilabetetako epea dute lanak burutzeko.

Proiektuaren ardatza pertsona ororentzako irisgarritasuna bermatzea da; beraz, eremu osoa maila berean jarriko da, espaloiak jaitsiz, mailak eta beste elementu batzuk kenduz. Helburua herritarrak auzoan eroso eta seguru sentitzea da; hori dela eta, oinezkoentzako guneak zabalduko dira eta ibilgailuen pasabidea kendu nahi da, ingurua oinezkoentzako gune segurua izan dadin.

Laurel zaharra dagoen parkearen eremua handitu egingo da, eta, horrela, gune hori erdiguneko plaza bihurtuko da. Bertan, berdegune berriak landatuko dira, lorontzi, zuhaixka, banku eta abarrekin, bizikidetza eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko. Autoentzako aparkaleku kopurua mantenduko da.

Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kenduko dira, horretarako araudiak irisgarritasun alorrean jartzen dituen baldintzak betez. Udalak auzotarrekin hainbat bilera burutu zituen beraien ekarpenak proiektuan barneratzeko asmoz.

Azpilgoeta auzo erdigunean 2.570 m2-ri eragiten dien lanek 282.504,83 euroko aurrekontua dute, BEZ gabe.

Irisgarritasun lanez gain, Ur Zerbitzuarekin elkarlanean, euri-uren eta ur beltzen sarea berrituko da, egungo hoditeria ordezkatuz.

1 2 3