Albisteak

Azitaingo industrialdeko 18 enpresek erakutsi dute interesa film industriala jasotzeko proba pilotuan parte hartzeko

• Irailaren 25etik aurrera, Azitaingo industrialdeko enpresek Eibarko Garbigunera eraman ahal izango dute beren enbalaje-plastikoa edo film industriala, tailerretan sortutako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko.

2023·09·25

  • Aste honetako bisita informatiboetan 18 enpresek erakutsi dute interesa film industriala jasotzeko proba pilotuan parte hartzeko.
  • Irailaren 21ean egin den karakterizaziora ere hainbat enpresa hurbildu dira hondakinen sailkapen eta tratamendu prozesuak nola funtzionatzen duen ezagutzeko.

Debabarrenako Mankomunitateak proba pilotu bat jarriko du martxan Azitaingo industrialdean film industriala biltzea bideragarria den aztertzeko, eta 18 enpresek erakutsi dute parte hartzeko interesa.

Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du, eta eskualdeko erakundearen eta industrialdeko enpresen arteko lankidetza ezartzea du helburu, Azitaingo tailerretan sortutako hiri-hondakinen antzeko hondakinen gaikako bilketa hobetzeko.

Mankomunitateak dagoeneko Eibarko Garbigunean instalatu du erosi berri duen film industrialen paketagailua eta Azitaingo industrialdeko enpresek irailaren 25etik aurrera erabili ahal izango dute.