Albisteak
Atzealdea

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan hainbat ekintza antolatu dira Gaztelekuan eta Ludotekan

• Egunean bertan egingo den murala egingo da eta aurrez egin beharreko lan guztiak ere bai.

2022·11·17

Datorren azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Mendaroko Gaztelekuan eta Ludotekan hainbat ekintza burutuko dira egunean bertan zein aurreko egunetan.

Zubigazte eta Gaztelekuari dagokionez, azaroaren 18tik 20ra ‘Zenbat gehiago?’ murala prestatuko dute, eta hilaren 25ean, 18:00etan, mural bera Udaletxe plazara eramango dute. Ondoren, 19:00etan, kide guztiak kontzentraziora bilduko dira eta 19:30ean Gaztelekura joango dira.

Ludotekaren kasuan, azaroaren 18tik 24ra bitartean muraleko apaingarrien prestaketa egingo dute. Hilaren 25ean, 18:00etan, mural morea apainduko dute Udaletxe plazan. Egun berean ludotekako ordutegia mantendu egingo da, baina 18:00etan Udaletxeko plazara abiatuko dira murala apaintzera. 19:30etan ekintza amaitutzat joko da plazan bertan.