Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Azaroaren 17an egin zuten Garapen jasangarriko Helburuak (GJH) ikasleei hurbiltzeko Eskola Agenda 2030 programaren 25/26 ikasturteko lehen saioa
2025·11·21

Azaroaren 17an egin zuten Garapen jasangarriko Helburuak (GJH) ikasleei hurbiltzeko Eskola Agenda 2030 programaren 25/26 ikasturteko lehen saioa
Debabarrenan, proiektua eskualde mailan koordinatu eta dinamizatzen da, ikastetxe eta Ingurugelaz gain, Debegesaren eta zazpi udalen parte-hartzearekin. Ikasturte honetan “Intsektuen hotela” izeneko proiektua burutuko dute Mendaro ikastolako ikasle eta irakasleek, Debegesako teknikariak gidatuta eta udalaren laguntzarekin. Intsektuen hotelak intsektuek hibernatzeko eta ugaltzeko egindako eraikin berezi batzuk dira, intsektuak babesteko balio dutelarik. Intsektuek ekosistemen funtzionamenduan duten paper garrantzitsuaz jabetzeko balioko du proiektuak eta ikasturte amaieran udalarekin adostutako zenbait kokagunetan ezarriko dituzte eskolako haurrek.