Link interesgarriak
Atzealdea Aurrera pausoak Santa Ana Baselizaren inguruko lanetan
2024·02·07
Aurrera pausoak Santa Ana Baselizaren inguruko lanetan
Enetz Ezenarro alkatea Gipuzkoako Ondare Historiko-Artistikoa Saileko arkitektoarekin bildu da Santa Ana Baseliza birgaitzeko proiektuaren inguruan hitz egiteko.
2023ko azaroaren 14an, Mendaroko Udalak, mendaroarrei udaletxera gerturatzeko gonbita egin zien, Santa Ana Baseliza birgaitzeko prozesuari buruz hitz egiteko. Argi geratu zen herritarren interesa, pleno aretoa guztiz bete baitzen.
Baseliza, azken aldiz, auzolanean konpondu zen 1982an, eta gaur egun ez dago batere egoera onean. Azken urteetan ezin izan da bertan mezarik eman, segurtasun arazoengatik.
Gipuzkoako Ondare Historiko-Artistiko saileko arkitektoa Mendaron izan da Santa Ana Baselizaren egoera aztertzen; adituaren arabera, baselizak ez du aberia handirik: teilatua konpondu, egoera txarrean dauden egurrak aldatu eta beste lan osagarriren bat egitearekin nahikoa izango da. Obra hori egiteko, udala babestutako ondarea birgaitzeko diru laguntzetara aurkeztu behar da, eta horretan jarriko da Mendaroko Udala datozen hilabeteetan.
Udal gobernuaren asmoa, Santa Ana Baselizan egin beharreko lanak ahal bezain laster gauzatzea da, eta bere eskuetan dagoena egingo du hori lortzeko.