Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Astelehenean (irailak 18) hasiko dira Mendaroko zubi “zaharra” birgaitzeko lanak

.

2023·09·14


Astelehenean (irailak 18) hasiko dira Mendaroko zubi “zaharra” birgaitzeko lanak

 

Berehala hastekoak dira uda aurretik anuntziatutako Mendaroko zubi “zaharraren” (Ospitalea, poligono industrialak eta Mendaroko erdigunea N-634 errepidearekin lotzen duena) birgaitze lanak. Datorren astelehenetik (irailak 18) aurrera bi errailetako batean mozketa puntualak egingo dira eta seinalista bidez ibilgailuei paso alternatiboa emango zaie. Mozketa horiek lan orduetan egingo dira, eta beraz, ez dira egingo ez gauez eta ez asteburuetan.

 

Zubi “zaharra” Mendarotar eta inguruetako herri askotako biztanle askoren eguneroko bizitzarako funtsezko azpiegitura bat dela ulertuta, Mendaroko udal talde desberdinek azken urteetan Diputazioari eskatutako lanak dira hauek, hain zuzen ere. 

 

Hilabete batzutan zehar zubia birgaitzeko lanek ezinbestean,  deserosotasunak sortutako dituzte zubiaren erabiltzaileentzat, baina azpiegitura hau berritu eta indartzearen garrantziaz jabetzeak, deserosotasun hauek pazientziarekin hartzen jakingo dugulako uste osoa daukagu.