Berriak

Atzealdea Arno Guraso Elkarteak eta udal Liburutegiak ‘Letren harietatik jolasean’ irakurketa kluba antolatu dute HH5etik LH6ra arteko ikasleentzat

• Irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko irakurketa kluba sortu du Arno Guraso Elkarteak, Mendaroko Liburutegiaren laguntzarekin. • Saioak apirilaren 7an, maiatzaren 5ean eta ekainaren 2an izango dira, eta 40 minutuko iraupena izango dute.

2022·04·07


Arno Guraso Elkarteak eta udal Liburutegiak ‘Letren harietatik jolasean’ irakurketa kluba antolatu dute HH5etik LH6ra arteko ikasleentzat

  • Irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko irakurketa kluba sortu du Arno Guraso Elkarteak, Mendaroko Liburutegiaren laguntzarekin.
  • Saioak apirilaren 7an, maiatzaren 5ean eta ekainaren 2an izango dira, eta 40 minutuko iraupena izango dute.

Mendaro, 2022ko apirilaren 6a

Arno Guraso Elkarteak ‘Letren harietatik jolasean’ irakurketa kluba antolatu du Mendaroko Udal Liburutegiaren laguntzarekin. Klub hau HH5etik LH6ra arteko ikasleentzat dago zuzenduta, eta irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzea eta euskara hauspotzea dauka helburu.

Saioak hiru multzotan banatu dira: HH5tik LH2ra artekoak, LH3 eta LH4koak, eta LH5 eta LH6koak. Adin tarte bakoitzak hiruna saio izango ditu, apirilean hasi eta ekainera arte. HH5etik LH2ra artekoen kasuan, heldu batek lagunduta joan beharko dira, eta gainerako kasuetan ez da derrigorrezkoa izango, baina bai gomendagarria. Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du, eta Liburutegian izango dira.

Izen ematea pasa den apirilaren 2an itxi zen, eta saio bakoitzean 10 kide elkartu ahal izango dira, gehienez.

Hori horrela, hauek dira adin tarte bakoitzarentzako ordutegiak datorren apirilaren 7rako, maiatzaren 5erako eta ekainaren 2rako:

HH5-LH1 17:00-17:40

LH2- 18:00-18:40

LH3-LH6 19:00-19:40

Mireia Delgado izango da saio guztietako gidaria eta bidaidea. Pedagogoa eta antropologoa da ikasketaz, eta bitartekari literario eta ipuin-kontalari gisa ere aritzen da hainbat tokitan.

Aurrez aipatutako saioak egoki gauzatzeko, Liburutegia itxia egongo da saioak burutzen diren orduetan.