Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Arno Guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak ‘Letren harietatik jolasean’ haurrentzako irakurketa kluba jarri dute abian

• Lehen saioa abenduaren 15ean izango da, ostegun honetan. Guztira 5 saio izango dira.

2022·12·12


Arno Guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak ‘Letren harietatik jolasean’ haurrentzako irakurketa kluba jarri dute abian

  • Lehen saioa abenduaren 15ean izango da, ostegun honetan. Guztira 5 saio izango dira.
  • 2 talde osatu dira: Haur Hezkuntza 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko haurrak batetik, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko haurrak bestetik.
  • Klubaren lehen Saioa dela eta, abenduaren 15ean Udal Liburutegia itxita egongo da.

 

Arno Guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak ‘Letren harietatik jolasean’ haurrentzako irakurketa kluba jarri dute abian.

2 talde osatu dira: Haur Hezkuntza 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko haurrak batetik, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko haurrak bestetik. Lehen taldea 17:00etatik 17:40ra batuko da eta bigarrena 18:00etatik 18:40ra.

Lehen saioa abenduaren 15ean izango da, ostegun honetan. Guztira 5 saio izango dira:

  • Abenduak 15
  • Urtarrilak 19
  • Otsailak 16
  • Martxoak 16
  • Maiatzak 18

Udal Liburutegian gauzatuko da klubaren jarduna eta Mireia Delgado bitartekari literarioak eta ipuin kontalariak zuzenduko du.

Klubaren lehen saioa dela eta, abenduaren 15ean Udal Liburutegia itxita egongo da.