Albisteak

Arimen Gauaren bueltan, urriak 31, jarduera sorta antolatu dute Mendaroko Udalak, Ludotekak, Gaztelekuak eta Arno Guraso Elkarteak

• Mozorroak, apaingarriak, slime, beldurrezko filmak eta jolasak izango dira nagusi.

2021·10·22

Datorren urriaren 31an ospatuko da Arimen Gaua eta motorrak berotzen joateko Mendaroko Udalak, Ludotekak, Gaztelekuak eta Arno Guraso Elkarteak jarduera sorta antolatu dute herriko txiki eta gazteentzako.

Honakoa da egitaraua:

  • Urriak 27an eta 29an, Ludotekan: Mozorro beldurgarriak eta desfilea
  • Urriak 28an, Ludotekan: Apaingarriak eta slime beldurgarria
  • Urriak 30ean, Gaztelekuan: Mozorro txapelketa eta “Eliminado” beldurrezko filma
  • Urriak 31n, Garagartzako elizpean:
    • 18:00 - Haurrentzako jolasak
    • 19:00 - Haitzulo beldurgarria

Jarraitu programazioaren xehetasun oro instagramen @mendaroko_gaztelekua kontuan.