Link interesgarriak
2
• Lanak, bidean identifikatu diren hainbat puntutan, hormigoizko zorua pikatu, harri legarrarekin oinarria hobetu eta berriz ere hormigoizko zorua egitean datza.
2021·12·16
Aranerrekako landa-bidea berritzeari ekin dio Mendaroko Udalak
- Lanak, bidean identifikatu diren hainbat puntutan, hormigoizko zorua pikatu, harri legarrarekin oinarria hobetu eta berriz ere hormigoizko zorua egitean datza.
Mendaroko Udalak aurrera jarraitzen du landa bideak konprontzeko konpromisoarekin. 2021ean, guztira, 150.000 euro bideratuko ditu. Aurrez, Alkorta eta Sahatsu landa bideetan egin ziren hobekuntza lanak eta, orain, Aranerrekako bidean jarri du fokua.
Jada abian dira lanak eta datozen egunetan amaitzea da aurreikuspena, eguraldiak laguntzen badu. Lanak, bidean identifikatu diren hainbat puntutan, hormigoizko zorua pikatu, harri legarrarekin oinarria hobetu eta berriz ere hormigoizko zorua egitean datza.
Udalak bertan burutuko duen inbertsioa 20.615,50 eurokoa da, BEZ gabe.