Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du

1
• Udalekuak HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta daude eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta, goizeko 10:00etatik 13:00etara. • Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera ematea, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian. • Epe barruan izena eman dutenen artean zozketa egingo da maiatzaren 6an gehienezko kopurua gaindituko balitz.

2022·04·25


Mendaroko Udalak udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du

  • Udalekuak HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta daude eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
  • Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera ematea, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.
  • Epe barruan izena eman dutenen artean zozketa egingo da maiatzaren 6an gehienezko kopurua gaindituko balitz.

Mendaro, 2022ko apirilaren 25a

Haurren oporraldia gero eta gertuago dugun honetan, urtero legez, Mendaroko Udalak udaleku irekiak antolatu ditu.

Udaleku horiek HH3tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean eramango dira aurrera, bi txandatan banatuta: lehena ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. Bi txandatan udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizeko 10:00-13.00 bitartean.

Horri jarraiki, izen ematea zabalik egongo da maiatzaren 6a bitartean eta interesa duten haurrek txanda batean edo bietan izena emateko aukera izango dute. Hori bai, plazak mugatuak izango dira.

Izen ematea, on line Mendaroko web orrian dagokion formularioa beteta edota eskuz, ludoteka, liburutegi eta udaletxean inprimakia jaso eta beteta udaletxera ekarrita.

Udaleku irekietarako kuotak ondorengoak izango dira:

  • Lehen edo bigarren txanda:
    • Mendaron erroldatutako haurrentzat: 70 euro
    • Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 90 euro
  • Bi txandak:
    • Mendaron erroldatutako haurrentzat 120 euro
    • Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 180 euro

Era berean, familia ugarien kasuan, hiru haurrak txanda berdinean apuntatuz gero, hirugarren haurrak 25€ko deskontua izango du.

Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, herriko haurrei jolas eta beste jardueren bitartez, euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera eskaintzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.

Informazio gehiagorako: 943 03 32 82 / 685720010 telefonoak edota kultura@mendaro.eus helbidean.

 

IZENEMATEA

 

1