Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa burutzeko aukera Mendaron apirilaren 27an
2022·02·10
Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa burutzeko aukera Mendaron apirilaren 27an
- Lili Galdaragintza enpresaren parean ezarriko da unitate mugikorra, goizeko 12:00etan hasita. Ez da aurrez hitzordua hartu behar.
Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa burutzeko unitate mugikorra ezarriko da Mendaron datorren apirilaren 27an. Lili Galdaragintza enpresa parean ezarriko da unitate mugikorra, goizeko 12:00etan hasita. Ez da aurrez hitzordua hartu behar.
Honako traktoreek pasa behar dute IATa: zortzi urtetik 16 urtera bitarteko traktoreek (bi urtetik behin) eta 16 urtetik gorakoek (urtero).
Zalantzak argitu edota informazio gehiago eskuratzeko 943 76 97 53 telefonora deitu daiteke, itv.bergara@itasua.com helbidera idatzi edota www.itasua.com web orrian kontsulta egin.
Horrez gain, hauek dira bailarako gainerako herrietako data eta orduak:
EGUNA |
ORDUA |
HERRIA |
TOKIA |
Apirilak 27 |
09:00 |
Eibar |
Greuhound |
Apirilak 27 |
12:00 |
Mendaro |
Li-Li parean |
Apirilak 27 |
13:30 |
Soraluze |
Esozia |
Apirilak 29 |
09:00 |
Elgoibar |
Mintxetako aparkalekua |
Apirilak 29 | 13:30 | Elgeta | Pagatza Industrialdea |
Maiatzak 16 | 09:00 | Mutriku | Mijoa industrialdea |