Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Apirilaren 14tik aurrera, frontoiaren eta padelaren erreserbak web orri baten bidez
2025·04·11
Mendarok sistema berri bat ezarri du frontoiaren eta padelaren instalazioak erabiltzeko. Apirilaren 14tik aurrera, erreserbak web orri baten bidez egingo dira.
Mendaroko Udalak kirol-instalazioetara sartzeko sistema berria jarriko du martxan. Erreserba eredua eredu modernoago batera aldatu da, online erreserba-sistema batekin.
Sistema horrekin, pertsona bakoitzak bere erabiltzaile propioa izango du, eta erabiltzaile horrekin pista erreserbatu eta argia ordaindu ahal izango du, https://www.mendarobirtuala.eus webgunearen bidez.
ERRESERBAK EGITEKO JARRAIBIDEAK
Pistetako jolas-ordutegia goizeko 9:00etatik 23:00etara izango da, eta erreserbaren orduko prezioa 10 €-koa da