Agenda
Atzealdea Apaiz Kartzela
1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abade horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973. urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorak konkordatu-kartzelari su eman zioten bertan preso zeudenek.
Garai latz haietan bere gizartearen aldeko konpromisoari irmo heldu zioten abade haien bizipenak berrituko ditu filmak. Belaunaldi berrientzat ezezaguna baita Zamorako apaiz-kartzelaren historia, eta, askotan esan diguten moduan, ezezaguna izateaz gain, kontatu gabe ere baitago.
Azaroaren 26an ekin zion bide komertzialari APAIZ KARTZELA (2021) lanak. Bilbo, Zamora, A Coruña, Ferrol, Lleida, Madril, Bartzelona eta Gasteiz hartu zituen aurkezpen biraren ostean, Donostiako Principe aretoan izan da ikusgai hilabetez..