Albisteak
Atzealdea

Andoneikuako padel instalazioa ireki du Mendaroko Udalak segurtasun neurri bereziekin

.

2020·05·26


Andoneikuako padel instalazioa ireki du Mendaroko Udalak segurtasun neurri bereziekin

 

Kantxa erabiltzearen ordainketak tarifaren %50era murriztu dira eta bi pertsonak bakarrik jokatu ahal izango dute aldi berean, betiere aldez aurreko hitzordua eskatuta eta kontaktu fisikorik gabe.

 

Andoneikuako padel instalazioa ireki du Mendaroko Udalak, Euskadi martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoeraren 2. fasean sartu delako. Normaltasun berrira bidean padel zerbitzua herritarren eskura dago berriz ere, baina segurtasun arau jakin batzuk bete beharko dira.

 

Padel instalazioa erabili nahi izanez gero, aldez aurreko hitzordua eskatu beharko da sartzeko giltza jaso behar den egun berean: astearteetan Uztargi tarbernan eta gainerako egunetan jubilatuen tabernan. Guztion segurtasuna bermatzeko, bi pertsonak bakarrik jokatu ahal izango dute batera, kontaktu fisikorik gabe.

 

Udalak jakinarazi du hiru hilean behingo erreserbak bertan behera geratuko direla gutxienez irailerarte. Bestalde, kantxa erabiltzearen ordainketak tarifaren %50era murriztuko dira eta sartzeko giltza jasotzean ordaindu beharko dira establezimenduan bertan.

 

Iñaki Arregui alkateak adierazi du arduraz jokatzea “ezinbestekoadela atzera pausorik ez emateko eta instalazioen erabilera eredugarria eskatzen die herritarrei.

 

IRAGARKIA