Albisteak

Andoneikua kirol eremua ‘Maite Maiora kirolgunea’ izango da aurrerantzean, korrikalari mendarotarraren omenez

• Izen aldaketa ekitaldia ostegun honetan izango da urriko Osoko Bilkuraren ostean, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalbatza Aretoan.

2021·10·26

Andoneikua Kirolgunea, ostegun honetatik aurrera, urriak 28, Maite Maiora Kirolgunea izango da. Mendaroko Udalak, Osoko Bilkuran onartuko du izen aldaketa, kirolari mendarotarrari bere ibilbidea omentzeko helburuz.

Maite Maiora Skyrunning-eko munduko txapelduna da Sky Ultra Trail modalitatean, titulua uztailean berretsi ostean.

Omenaldi-ekitaldia ostegun honetan izango da urriko Osoko Bilkuraren ostean, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalbatza Aretoan. Ondoren, bertatik, kirolgunera joango dira plaka jartzera.