Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Altzari berriak jarri ditu udalak herriko puntu desberdinetan

5
.

2026·09·25


Altzari berriak jarri ditu udalak herriko puntu desberdinetan

Udako hilabeteak aprobetxatuz herriko puntu desberdinetan altzari berriak jartzeko lanak egin ditu Mendaroko udalak

Azpilgoetan, Alderdi Eder kalean 4 eserleku jarri dira, binaka L forma osatuz eta dauden zuhaitzak aprobetxatuz, zuhaitz azpian, udako berotik babestuta, solasaldirako eta atsedenerako leku berriak sortuz.

Antzera, Andonegikua kale amaieran, frontoitik ospitalera igotzen diren bi igogailuen artean kokatutako berdegunean, hauetan ere zuhaitz azpiak aprobetxatuz, beste bi eserleku ezarri dira. Kasu honetan ere hor dauden zuhaitzen kerizpea atsedenerako aprobetxatuz.

Azkenik, Trinitate elizaren atzekaldeko parkeko putzuaren ertz batean egurrezko etzanleku bat ezarri da, hau ere kerizpean, herritarren atsedenerako. Eta Trinitate eliaren atzeko aldean piknik-eko mahai bat jarri da dagozkion eserlekuekin, aisialdirako eta sozializaziorako gune aproposa dela iritzita.

Adin eta ezaugarri desberdineko herritarrek herrian bertan, eta, bereziki, arbolapean, aurtengo udakoak bezalako bero zakarretatik ihes egin eta egoteko leku erakargarriak izatea bilatu du udalak ekintza hauekin.

1 2 3 4 5