Albisteak
Atzealdea

Altamira, Lasalderre eta Agarre baserrietarako bidea eta Goikolako landa-errepidea berrituko ditu Mendaroko Udalak

• Udalak 2023ko aurrekontuan 150.000 euroko diru-partida gorde du landa bideak hobetu eta berritzeko. • Helburua da landa bideak biziberritzea eta egoera onean mantentzea, ingurunea zaintzeaz gain, bertan bizi direnen edota bertatik igarotzen direnen bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko.

2023·03·31


Altamira, Lasalderre eta Agarre baserrietarako bidea eta Goikolako landa-errepidea berrituko ditu Mendaroko Udalak

 

  • Udalak 2023ko aurrekontuan 150.000 euroko diru-partida gorde du landa bideak hobetu eta berritzeko.
  • Helburua da landa bideak biziberritzea eta egoera onean mantentzea, ingurunea zaintzeaz gain, bertan bizi direnen edota bertatik igarotzen direnen bizi kalitatea hobetu eta bermatzeko. 

 

Mendaroko Udala, landa ingurunearen zaintzarekiko konpromisoan, baserri bideak biziberritzeko eta horien egungo egoera hobetzeko 2023ko lanak antolatzen ari da: Altamira, Lasalderre eta Agarre baserrietarako eta Goikolako landa bidea berrituko ditu.

Udalaren aurreikuspenen arabera, lan horiek, apirilean aterako dira lizitaziora eta uda partean burutzea du asmo, eguraldi ona baliatuz. Udalak 2023ko aurrekontuan 150.000 euroko diru-partida gorde du landa bideak hobetu eta berritzeko.

2021ean eta 2022an Alkorta, Sahatsu, Aranerreka, Plaza-Arnoate zein Goikolako landa bidean hainbat lan gauzatu ziren.

Izan ere, herritar asko dira herrigunetik kanpo, landa eremuan bizi direnak edota bertatik igarotzen direnak eta hain zuzen horien bizi-kalitatea hobetu zein bermatzeko eta, noski, ingurunearen zaintza eta egoera ona bermatzeko ere, burutuko ditu Mendaroko Udalak aipatu bi bideen egokitzapen eta konponketa lanak.