Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Akelarrea antolatu dute Mendaroko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak San Joan bezperarako, ekainak 23
2021·06·22
Akelarrea antolatu dute Mendaroko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak San Joan bezperarako, ekainak 23
- 18:30ean Aker eta Zanpantzarren kalejira izango da eta 22:30etan piztuko dira suak herriko hiru gunetan: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Herriko Enparantzan.
San Joan bezperako gauerako Akelarrea antolatu dute Mendaroko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak. 18:30ean, Gaztelekutik hasita, Aker eta Zanpantzarren kalejira izango da eta 22:30etan piztuko dira suak herriko hiru gunetan: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Herriko Enparantzan. Ondoren dantzak izango dira.
Udalak gomendatu du ekitaldiak etxeko balkoi eta leihoetatik ikustea, Covid-19aren aurrean mantendu beharreko urruntze soziala eta prebentzio eta segurtasun neurriak betetze aldera.