Link interesgarriak

Atzealdea Aitzbeltzeko kobara irteera, bazkaria eta kontzertuak antolatu dira Motxaila Eguna ospatzeko larunbat honetan, martxoak 19, Motxaila Elkarteak antolatuta

• Aurreko egunerako, gainera, bertso saioa ere antolatu da San Agustin Kulturgunean.

2022·03·15


Aitzbeltzeko kobara irteera, bazkaria eta kontzertuak antolatu dira Motxaila Eguna ospatzeko larunbat honetan, martxoak 19, Motxaila Elkarteak antolatuta

  • Aurreko egunerako, gainera, bertso saioa ere antolatu da San Agustin Kulturgunean.

 

Egun osoko programazioa antolatu du Motxaila Elkarteak Motxaila Eguna ospatzeko larunbat honetan, martxoak 19. Mota eta gustu guztietako ekintzak izango dira Mendaron.  

Eguna hasteko, Aitzbeltzeko kobara egingo da irteera. Bertara joateko elkartze ordua 9:00etan izango da, Gaztetxean. Ondoren, 11:00etan, Evaristo Rodriguezek kobaren istorioa kontatuko dizkie bertaratzen diren orori, eta musika eta hamaiketakoa ere eskainiko dira. Aldagela zerbitzua eskainiko da kiroldegian.

Behin goiza amaituta, Gaztetxean bazkaria egingo da, 15:00etan. Honako menu hau eskainiko da: Salmorejoa, Motxaila potajia eta postrea; edaria eta kafea ere eskainiko dira. Umeentzako menua makarroiak, postrea eta edaria izango da. Nagusien menuak 12 euroko kostua izango du, eta umeenak 5 euro. Tiketak salgai daude jubilatuen tabernan, eta martxoaren 16a izango da azkenengo eguna erosteko.

Bazkal ondoren antolatutako ekintza egun berean ezagutuko da. Ondoren, arratsaldean, Ostikada elektrotxarangak alaituko du giroa, eta eguna amaitzeko bi kontzertu eskainiko dira Gaztetxean: Muzak eta Altxa Porru (erromeria).

Nahiz eta egun nagusia larunbata izango den, ostiralean, hilak 18, bertso saioa antolatu da San Agustin Kulturgunean. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eli Pagola bertsolariak izango dira, eta Maialen Olazabalek gai-jartzaile lanak egingo ditu. Saioa 22:00etan hasiko da, eta beharrezkoa izango da aurrez sarrera erostea. Dagoeneko salgai daude Morroskilon eta Aitzbeltzen. Sarrerak bakoitzak 7 euroko kostua du.