Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Aitor Etxeberria mendarotarraren ‘Didaktika’ eskultura herri-sarrerako biribilgunean ezarri du Udalak
2020·11·11
Aitor Etxeberria mendarotarraren ‘Didaktika’ eskultura herri-sarrerako biribilgunean ezarri du Udalak
- Bi diabolo batzen dituen eskultura Mendaroko Udalaren eskakizunez burutu du artistak eta jolasaren eta geometriaren arteko harremana irudikatu nahi izan du.
Aitor Etxeberria mendarotarraren ‘Didaktika’ izeneko eskultura herri-sarrerako biribilgunean ezarri du Udalak.
Artistak adierazi duenez “bi diabolo batu ditut. Jolasaren eta geometriaren arteko harremana irudikatu nahi izan dut. Jostailuek normalean forma geometrikoak izan ohi dituzte; diaboloa horren adierazle, bi kono batuta”.
Udalak duela urtebete egin zion eskultura bat lantzeko enkargua, baina eskultoreak adierazi du duela 4-5 urte diseinatu zuena ‘Didaktika’.
Eskultura bera zementuz eta korten altzairuz egina dago eta beirazko txapel moduko bat du.