Link interesgarriak
Atzealdea Aisialdiko begirale titulua euskaraz lortzeko ikastaroetarako dirulaguntzak emango ditu Mendaroko Udalak
2021·03·11
Aisialdiko begirale titulua euskaraz lortzeko ikastaroetarako dirulaguntzak emango ditu Mendaroko Udalak
- Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortzeko ikastaroak bultzatzea da helburua, trebaketa egokia duten hezitzaile taldeek haur eta gazteen aisialdi heziketan duten garrantzia eta ikastaro hauek betetzen duten funtzio soziala aintzat hartuta.
Mendaroko Udaleko Euskara sailak, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua euskaraz lortzeko ikastaroetarako dirulaguntzak emango ditu aurten ere. Helburua da aisialdiko begirale titulua euskaraz lortzea sustatzea eta ikastaro hauek bultzatzea, betetzen duten funtzio soziala kontuan izanik.
Emango den laguntza, matrikularen kostuaren %50a izango da, eta gehienez 250 eurokoa. Partidan izendatutako kopurua proportzionalki banatuko da eskaera guztien artean. Ez dira diruz lagunduko bidaia gastuak eta abar.
Dirulaguntzen onuraduna izateko bete beharreko baldintzak honakoak dira: ezinbestekoa da Mendaron erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik eta Udalarekin eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean izatea.
Begirale izateko trebaketa ikastaroetan parte hartzeko, interesatuek 18 urtetik gora izan beharko dute, edo matrikulazio urtearen barruan bete beharko dituzte 18 urte, beti ere praktikak edo eskolak eskatutako bestelako zeregin osagarriak egiten hasi baino lehen.
Zuzendari izateko trebaketa ikastaroan parte hartzeko, eskolak berak eska ditzakeen baldintza osagarriez gain, ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea (edo matrikulazio urte barruan adin hori izatea), ikastaro hasieran begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea eta Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea, edo, kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza sisteman horren pareko dena.
Dirulaguntza eskaerak Kultura Zerbitzuak emandako inprimakian aurkeztu behar dira 2021eko irailak 15a baino lehen. Ondorengo dokumentazioarekin batera:
- Udal eskaera orria
- Matrikularen ordainagiria
- Titulua edo bere ordezko ziurtagiria
- Egunean egotearen ziurtagiria, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan
- Beste dirulaguntzarik jaso bada, erakunde publikoei egindako diru laguntza eskaera, zein jadanik jasotako diru laguntzen gaineko agiria
Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 033 282 telefono zenbakira edota kultura@mendaro.eus helbidera idatzi.