Link interesgarriak

Atzealdea Airea garbitzeko bi makina jarriko ditu Mendaroko Udalak Eguneko Zentroan

• Makina horien funtzioa da airean dauden germen eta birusen presentzia murriztea, kutsatzeko arriskua txikituz. • Era berean, gailuen instalazioaren bitartez, Covid-19aren aurrean herritarren segurtasuna bermatzeko urrats bat gehiago eman du Udalak, otsailean Ikastolan egin gisa, oraingoan, neurri bera eguneko zentrora eramanez, gure adineko pertsonak babesteko

2021·04·23


Airea garbitzeko bi makina jarriko ditu Mendaroko Udalak Eguneko Zentroan

  • Makina horien funtzioa da airean dauden germen eta birusen presentzia murriztea, kutsatzeko arriskua txikituz.
  • Era berean, gailuen instalazioaren bitartez, Covid-19aren aurrean herritarren segurtasuna bermatzeko urrats bat gehiago eman du Udalak, otsailean Ikastolan egin gisa, oraingoan, neurri bera eguneko zentrora eramanez, gure adineko pertsonak babesteko

 

Herritarren osasuna eta ongizatea ardatz hartuta, Mendaroko Udalak urrats bat gehiago eman berri du Covid-19ari aurre egin eta birusaren aurrean mendarotarren segurtasuna bermatze bidean, eguneko zentroan airea garbitzeko bi makina jarriko ditu datorren astean.

Gailu horiek prebentzio neurri gisa jarri ditu, hain zuzen, bertako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Horien funtzioa da, zehazki, airean dauden germen eta birusen presentzia murriztea, horrela, kutsatzeko arriskua txikituz.

Aire-garbigailuak pisu eta tamaina txikia dute eta, altueran kokatuta daudenez, birusak dituzten aerosoletatik gertuago daude eta errazago detektatzen dituzte. Ekipoaren beheko aldetik jasotzen dute airea, eta behin garbituta, goiko aldetik kanporatzen dute. Aire-zirkulazio honek aireztapen naturala simulatzen du.

Ikastolako aire-garbigailuak

Udalak dagoeneko ezagutza nahiko du horrelako gailuetan, joan den otsailean horrelako hiru gailu ipini baitzituen ikastolan, bereziki etxeko txikienak babesteko eta horretara bideratu zituen 3.215,58 €.

Oraingoan, esan bezala, neurri hori eguneko zentrora zabaldu du. “Adineko pertsonak kolektibo zaurgarria dira birusaren aurrean, horrenbestez, ikastolan egin bezala, garrantzitsutzat jo dugu, gure adinekoak zaintze aldera, eguneko zentroan ere horrelako makinak jartzea. Etorkizunera begira, halaber, Covid-19ak gure artean jarraitzen duen bitartean, birusari aurre egiteko neurri gehigarriak hartzen jarraituko dugu, gure lehentasuna baita herritar guztien segurtasuna bermatzea”, azaldu du alkateak. Guztira 1.600€ bideratu ditu Udalak gailu horietara.