Link interesgarriak

Atzealdea Aire libreko zinea programatu du Mendaroko Udalak uztailerako

• Uztaileko ostiral guztietan eskainiko da film bat gaueko 22:00etan Pilotalekuan: Sablehortz kapitaina, Horman erlojua duen etxea, Pikachu eta Handia.

2021·06·28


Aire libreko zinea programatu du Mendaroko Udalak uztailerako

  • Uztaileko ostiral guztietan eskainiko da film bat gaueko 22:00etan Pilotalekuan: Sablehortz kapitaina, Horman erlojua duen etxea, Pikachu eta Handia.

 

Udako gauez gozatzeko, Mendaroko Udalak aire libreko zine emankizunak antolatu ditu. Uztaileko ostiral guztietan eskainiko da film bat gaueko 22:00etan Pilotalekuan.

Doakoa izango da, baina aforoa kontrolatuko da, Covid-19aren aurrean prebentzio eta segurtasun neurri oro betez.

Honakoak dira filmak:

  • Uztailak 2: Sablehortz kapitaina.
  • Uztailak 9: Horman erlojua duen etxea.
  • Uztailak 16: Pikachu.
  • Uztailak 23: Handia.