Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Agenda 2030en baitan ikasturteko bigarren bisita egin dute ikastolako umeek udaletxera

.

2026·02·27


Agenda 2030 programaren baitan 25/26 ikasturteko 2. bisita egin dute ikastolako ikasleek Udaletxera.

Programa honen baitan, Debegesak koordinatuta, ingurugiroa eta garapen jasangarriari lotutako proiektu bat garatzen dute ikasleek ikasturte bakoitzean. 

Aurtengorako aukeratutako gaia "Intsektuen hotelak" da. Biodibertsitatearen zaintza eta, bereziki, intsektuek ekosistemaren orekan duten paper garrantzitsua landuko da.